Enpresa

EMPRESA

JEZ Sistemas Ferroviarios-en jatorria Talleres y Fundiciones JEZ SA sozietatea izan zen. 1924an sortu zen Jemein Errazti y Zenitagoya izenarekin eta trenbideko tresnak fabrikatzen zituzten, hala nola bide-aldaketak, komunikazioak, gurutzamenduak eta antzeko produktuak. Gainera, orokorrean industria arlorako altzairu urtuzko piezak egiten zituzten.

1948an proiektuak izan zuen garapen handiaren ondorioz, sortzaileek lurrak erosi zituzten Laudion eta 1949an bertara eraman zituzten instalazioak eta ekoizpena. Gaur egun ere bertan jarraitzen du.

1994an VAE taldean sartu zen eta egungo JEZ Sistemas Ferroviarios SL izatera pasa zen.

2008an MFA sortu zen, industria ekoizpena Frantzian errotuta daukan sozietate filial bat. MFAk jauzi kualitatiboa ekarri du, gurutzamendu konbentzionalak ekoizteko prozesuan erabiltzen duen automatizazio mailagatik.