Gure konpromisoak

JEZen sektoreko enpresa liderra osatu nahi dugu bihotz galdatuen eta trenbideko osagaien arloan, bere errentagarritasuna eta teknologia-maila altuari esker, eta voltaespine ikuspegi eta estrategia zehazteko eta burutzeko elkarlanean ari gara.

Gure enpresa zerbitzuetan kalitatea ematen duelako ezaguna izatea nahi dugu, izaera berritzailea duelako eta Enpresa Bikaintasunaren printzipioen arabera kudeatzen delako.

JEZen lan egiten dugun guztiok trenbideko tresnen fabrikazioari balioa eransten diogu eta kudeaketan eta irabazietan parte hartzen dugu.

Bezeroek gure arreta osoa jasotzen dute eta lehentasuna dute gure zerbitzuetan.

Gure jokabidea pertsona bakoitzaren lan-bizitzaren kalitatean, ingurumenaren kalitatean eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen da.

Konbentzimendu osoa dugu gure barne zein kanpo-harremanetan sinesgarritasunak, zintzotasunak eta gardentasunak zuzendu behar dituztela gure jarduera guztiak.

JEZen ari den pertsona bakoitzarentzat eguneroko helburua bikaintasuna izatea nahi dugu.

755x109_certificados