Datuen babesa

JEZ enpresarentzat (Arantzar z.g., 01400 Laudio, Araba, Espainia) oso garrantzitsua da norberaren datuen segurtasuna eta pribatutasuna babestea. JEZ enpresak norberaren datuak babesteko, behar bezala erabiltzeko eta isilean gordetzeko ezarri beharreko legezko arauak betetzen ditu, baina, batez ere, Datuen Babesari buruzko Espainiako Legea (DBLO) eta Datuen Babesari buruzko EBko Arau Orokorra (DBAO).

Datuak babesteko politikak azaldu egiten du zergatik, noraino eta zertarako bildu eta erabiliko ditugun zure datu pertsonalak, gure www.jez.es webgunea bisitatu eta erabiltzen duzunean.

Era berean, datuak babesteko aparteko politika orokorra ere badago JEZ enpresako negozio-bazkideentzat.

Norberaren datuak

Norberaren datuak datuetako subjektuarekin (pertsona fisikoarekin) lotutako edozein informazio dira, eta zuzenean edo zeharka identifikatzeko aukera ematen dute (esate baterako, izena, posta elektronikoaren helbidea edo IP helbidea).

Harremanetarako

Posta elektronikoz, telefonoz edo faxez gurekin harremanetan jartzen zarenean, bidaltzen dizkiguzun datu pertsonalak prozesatzen ditugu (posta elektronikoa, izena, telefono-zenbakia, fax-zenbakia, zure kontsulta, lotutako agiriak), zure kontsulta kudeatu ahal izateko.

Cookieak

Gure webguneak cookieak darabiltza, eta, horri esker, zure nabigatzailea ezagutzen du webgunea bera berriro bisitatzen duzunean. Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, eta bere gailuan gordetzen ditu nabigatzaileak. Horri esker, webguneak berak badauka zure interesetara behar bezala egokitzerik. Cookieak zure ordenagailuan biltegiratzea nahi ez baduzu, zeure nabigatzailea eratu ahal izango duzu, cookieak jartzen direnean horren berri eman diezazun. Horrela, testuinguruaren arabera baimenduko dituzun ala ez erabaki ahal izango duzu. Horrez gain, cookieen erabilera

ere desaktibatu ahal izango duzu zeure nabigatzailean. Mesedez, halakoetan, oso kontuan hartu ezin izango dituzula webguneko funtzio guztiak bete-betean erabili.

Google Analytics

Webgune honek Google Analytics darabil, hau da, Google Inc. enpresak (Googlek) webguneak aztertzeko daukan zerbitzua. Google Analytics zerbitzuak cookieak darabiltza. Izan ere, testu-fitxategiak dira, eta zure ordenagailuan gordetzen dira, webgunean egindako erabilera aztertu ahal izateko. Cookieak webgune honetan egin duzun erabilerari buruz sortzen duen informazioa Googlek Estatu Batuetan daukan zerbitzarira igortzen da bertan gordetzeko. Google Analytics darabilgunean, beti-beti IP helbidearen anonimizazioa dago aktibatuta. Hori dela eta, Europar Batasuneko estatu kideetan edo Europako Esparru Ekonomikoarekin hitzarmena sinatu duten beste estatu batzuetan, Googlek zure IP helbidea moztuko du igorri baino lehen. Beraz, IP helbide osoa salbuespenetan baino ez da igorriko Googlek Estatu Batuetan daukan zerbitzarira, eta bertan moztuko da. Webguneko operadorearen izenean, Googlek informazio hori erabiliko du, webgunearen erabilera ebaluatzeko, webgunearen jarduerari buruzko txostenak biltzeko eta webgunearen operadoreari berari webgunearen erabilerarekin zein interneten erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk eskaintzeko. Google Analytics zerbitzuan zure nabigatzaileak igortzen duen IP helbidea ez da Googleko beste datu batzuekin bateratuko. Cookieen erabilera gaitzesteko, zure nabigatzaileko eraketa egokia hautatu beharko duzu. Halakoetan, ordea, oso kontuan hartu ezin izango dituzula webguneko funtzio guztiak bete-betean erabili. Bestetik, Googlek webgunearen erabileran oinarrituta cookieak sortu dituen datuak biltzea eta prozesatzea prebenitu ahal izango duzu (zure IP helbidea barne). Horretarako, honako esteka honetan eskuragarri dagoen nabigatzailearen osagarria jaitsi eta instalatu egin beharko duzu: http://tools.google.com/dlpage/gaoptout?hl=en. Zerbitzuaren baldintzei eta datuen babesari buruzko informazio gehiago lortzeko, honako hauxe kontsultatu: http://www.google.com/analytics/terms/us.html eta https://support.google.com/analytics/answer/6004245?hl=us.

Lege-oinarria, biltegiratzeko epealdiak

Datuak prozesatzeko orduan, DBAOko 6(1) artikuluko a) letran (baimena) edota f) letran (interes legitimoa) xedatutakoa hartzen da kontuan.

Prozesatutako datu pertsonalak azterketa estatistikoak egiteko erabiltzen dira, baita webgunean jarduteko, babesteko eta hobetzeko ere (interes legitimoa). Zure datu pertsonalei beste edozein erabilera emateko (buletinak bidaltzeko, esaterako), ezinbestekoa izango da zure baimena edukitzea.

Datu pertsonalak biltzeko orduan beste era batera berariaz adierazten ez bada (baimena emateko adierazpen batean, adibidez), zure datu pertsonalak ezabatu (edo anonimizatu) egingo dira, datu pertsonal horiek bilketaren helburuak betetzeko gorde behar ez direnean eta legearen arabera eusteko betebeharren batek (zerga edo merkataritza arloko legeak, esaterako) datuok luzaroago gordetzera derrigortzen ez bagaitu.

Norberaren datuen igorpena eta zabalkundea

Zure baimenik ez badaukagu, webgunean egin duzun erabileran oinarrituta bildu ditugun datu pertsonalak ez dizkiegu hirugarrenei igorriko, betiere, geure betebeharrak egiteko derrigorrezkoa ez bada edo legeak/agintariek behartzen ez bagaituzte.

JEZ enpresak prozesatzaileak (zerbitzuen hornitzaileak) inplikatzen ditu, datu pertsonalak prozesatzeko (ITko laguntza-kontratuaren esparruan, esaterako). Kontratuaren arabera, prozesatzaile horiek datuak babesteko ezarri beharreko arauketak bete beharko dituzte derrigorrean.

Sare sozialen funtzioak

Webgune honek Facebook, Twitter eta Google+ sare sozialetako osagarriak/funtzioak darabiltza. Datuen babesa dela eta, lehenespenez daude desaktibatuta. Hori dela eta, berariaz aktibatu beharko dituzu erabili ahal izateko. Aktibatu baino lehen, hornitzaile zehatzei buruzko honako informazio hau kontuan hartu, mesedez:

Facebook
Webgune honek facebook.com sare sozialeko osagarri sozialak darabiltza, eta Facebook Inc. enpresa da operadorea (1601 South California Avenue, Palo Alto, CA 94304, AEB). Osagarria aktibatu ondoren, konexio zuzena ezarriko da zure nabigatzailearen eta Facebookeko zerbitzariaren artean. Facebookek zuk (eta zure IP helbideak) gure webgunea bisitatu duzula dioen informazioa jasoko du.

Facebookeko “Gustuko dut” botoian klik egiten baduzu, Facebooken dugun kontuan saioa hasita daukazun bitartean, gure webguneko edukia zuzenean estekatu ahal izango duzu Facebooken duzun profilarekin. Horri esker, Facebookek gure webgunera egin duzun bisitaldia lotu ahal izango du zure erabiltzaile-kontuarekin. Webgunearen hornitzaileak garenez, oso kontuan hartu ez dugula inolako informaziorik jasoko igorritako datuen edukiari buruz, ezta Facebookek ematen dien erabilerari buruz ere. Informazio gehiago edukitzeko, Facebookeko datuen politika kontsultatu: http://facebook.com/policy.php. Facebookek gure webgunera egin duzun bisitaldia Facebooken duzun kontuarekin lotzerik nahi ez baduzu, Facebooken duzun kontuko saioa itxi, mesedez.

Twitter
Gure webgunean, Twitterreko funtzioak agertzen dira. Funtzio horiek Twitter Inc. enpresak eskaintzen ditu (1355 Market St, Suite 900, San Frantzisko, CA 94103, AEB). Twitter eta retweet funtzioa darabiltzazunean, bisitatzen dituzun webguneak Twiterren duzun kontuarekin estekatuko direnez, beste erabiltzaile batzuentzako egongo dira ikusgai. Datuak Twitterrera ere igorriko dira. Webgunearen hornitzaileak garenez, oso kontuan hartu ez dugula inolako informaziorik jasoko igorritako datuen edukiari buruz, ezta Twiterrek ematen dien erabilerari buruz ere. Informazio gehiago edukitzeko, Twiterreko pribatutasun-politika kontsultatu: http://twitter.com/policy. Kontuan bertan, Twitterreko pribatutasunaren eraketa aldatu ahal izango duzu.

Google+
Googleko +1 botoiari esker, mundu zabalean argitaratu ahal izango duzu informazioa. Googleko +1 botoiak Googleko eta gure bazkideen eduki pertsonalizatuak emango dizkizu zuri eta beste erabiltzaile batzuei. Googlek +1 eduki moduan eman zenuen informazioa biltegiratuko du, baita +1 botoian klik egitean ikusten ari zinen webguneari buruzko informazioa ere. Zure +1ak, izena eta profileko argazkia Googleko zerbitzuetan agertu ahal izango dira (bilaketen emaitzak, esaterako), baita Googlen daukazun profilean edo beste lekuren batean ere, webguneetan nahiz iragarkietan.

Googlek zure +1 jarduerari buruzko informazioa erregistratzen du, zuretzat eta beste batzuentzat Googleko zerbitzuak hobetzeko. Google +1 botoia erabiltzeko, oro har ikusteko moduko jendaurreko profila eduki beharko duzu Googlen, eta, gutxienez,

aukeratutako profilaren izena azaldu beharko da bertan. Izen hori Googleko zerbitzu guztietan erabiliko da. Batzuetan, Googlen daukazun kontuaren bidez edukiak partekatzean erabili zenuen beste izen bat ordezkatu ahal izango du izen horrek. Zure posta elektronikoaren helbidea edo zuri buruzko beste identifikazio-informazio bat duten beste erabiltzaile batzuek Googlen duzun profilaren nortasuna ikusi ahal izango dute. Lehen aipatutako helburuetarako ez ezik, Googlen ezarri beharreko pribatutasun-politikaren arabera ere erabiliko da zuk ematen duzun informazioa. Googlek erabiltzaileen +1 jarduerari buruzko estatistika agregatuak argitaratu edo erabiltzaileekin zein bazkideekin partekatu ahal izango ditu; esate baterako, argitaratzaileak, publizitategileak edo webgune afiliatuak.

Zure eskubideak, harremanetarako datuak

Oro har, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, eramateko, aurka egiteko eta prozesaketa mugatzeko eskubidea izango duzu. Zure datu pertsonalak prozesatzeko orduan baimena eman behar baduzu, baimen hori une oro ezeztatzeko eskubidea izango duzu. Baimenaren ezeztapenak ez du inolako eraginik edukiko ezeztatu aurretiko baimenean oinarritutako prozesaketaren legezkotasunean. Azkenik, ikuskaritza-agintaritzaren aurrean kexa aurkezteko eskubidea ere izango duzu.

Datuen pribatutasunari eta lehen aitatutako datuen erabilerari buruzko galderarik edukiz gero, JEZ enpresako datuen babeserako erakundearekin harremanetan jarri besterik ez duzu helbide honetan: laboral@jez.es

Datuak babesteko politika hau lantzean behin berrikusten da.

Datuen Babesari buruzko Jakinarazpen Orokorra Negozio Bazkideentzat (pdf).