Galdaketa

Galdaketa

JEZen galdagintza %12-14ko manganeso proportzioa duten altzairu austenitikoetan espezializatuta dago; horrekin bloke bakarreko bihotzak, bihotz mihiztatuetarako eta punta mugikorretarako puntak eta txertoak ekoizten dira.

JEZek Europa eta mundu mailako trenbide-administrazioen eskakizun maila zorrotzena ere betetzeko gaitasuna dauka. Horretarako, galdaketaren simulazio softwarea dauka, beste sistema batzuen artean.

Prozesu horretarako, moldaketa, galdaketa edo tratamendu termikoak kontrolatzeko sistemak erabiltzen ditugu, eta amaitzeko, harea berreskuratzeko sistema bat daukagu, ingurumenari zor zaion errespetua bermatzen dueña.